Izena emateko epea zabalik, “Kirol teknikaria” plaza hornitzeko hautaketa prozesurako

2017/05/02
Card image cap
Gaurko egunez argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak, ‘Kirol Teknikari’ plaza bat (txanda librean eta oposizio -lehiaketa bitartez) behin-betiko hornitzeko, Arrasateko udalak egindako deialdiaren iragarkia

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako goi mailako titulazio akademiko baten jabe izatea (lizentziatura edo gradua) edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
  • Euskarazko 4. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren apirilaren 6an, 68. zenbakian eta Arrasateko udalaren webgune honetan ere ikusgai daude.

Izena emateko epea maiatzaren 3tik 22ra bitartekoa izango da, biak barne.