Itxiturak egiteko tekniken inguruko ikastaroa antolatu da
2014/05/15Fraisoro Eskolarekin, Hazik eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta jadanik izena emateko epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira eta Arrasatearrek izango dute lehentasuna.
Hona hemen, ikastaroaren inguruko informazio zehatza:
ITXITURAK EGITEKO TEKNIKAK
- Egunak: maiatzaren 31 eta ekainaren 7
- Ordutegia: 09:00-14:00
- Irakasleak: Arpana Taldea
- Matrikula: 10 €
- Lekua: Udala auzoan dagoen Ingurumen Eskola, Arrasaten.
- Ikasle-kopuru mugatua: Arrasateko biztanleek izango dute lehentasuna
- Egitaraua:
- Itxituraren kokapena eta ezaugarriak.
- Zelan egin itxitura bat.
- Materialak eta erremintak itxitura bat egiteko.
- Praktikak
Ikastaroan izena eman edota zalantzaren bat argitu gura izanez gero, deitu Fraisorora (943 692 166), edota e-mail bat bidali helbide honetara: fpefraisoro@hazi.es.