Itxaropenako haur-parkea estali eta berrituko du Udalak

2018/04/26
Card image cap
Lanek 262.226 euroko aurrekontuan dute, eta ekainean hasiko dira

Estalpeaz gain moldaketa lan handiak egingo dira, herritarrek proposatutako ideiak jasotzeko asmoz. Ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Lonazko estalkia izango du, txuria tanto moreekin; eguzki eta eurirako babesak izango ditu.
  • Jolasteko tokia handituko da, belardiak kenduz. Belardietako ertzak ere aldatuko dira, arriskutsuegiak direlakoan.
  • Hainbat jolas berri jarriko dira: zinburuak, txirristak, gaztelua...

 

Proposamenak aztertuta, Udalak obrak Altuna y Uría enpresari esleitu dizkio. Obrak ekainean hasiko dira eta 4 hilabetetan amaitu beharko ditu enpresak. Guztira, 262.226'60 aurrekontua du.

Proiektuaren infografiak, hemen.