Ireki da autobus geltokiaren kokalekua erabakitzeko bozkalekua BAZen
2024/11/11Galdeketa azaroaren 11tik 16ra izango da, astelehenetik zapatura. Kontaketa azaroaren 18an egingo da, ezohiko Hirigintza Batzorde batean.
Gaur azaroak 11, astelehena, abiarazi du Udalak autobus geltokiaren kokalekua aukeratzeko galdeketa. Gaur hasi eta larunbata arte, Zalduspe eta Laubide artean aukeratzeko aukera izango da BAZeko bulegoetan. Goizean goizetik mugimendu handia ari da bozkalekuan.
Parte hartzeko leku, ordutegi eta betebeharrei dagokionez:
- Botoa emateko lekua: BAZ-en
- Egunak: 2024k azaroaren 11tik 16ra, biak barne
- Ordutegia: BAZ-eko ordutegia
- Astelehenetik egubakoitzera: 7:30 - 15:00
- Eguena: 7:30 - 18:30
- Zapatua: 9:00 - 13:00
- Zentsua: 2024ko azaroaren 5a edo lehenago Arrasaten erroldatuta egon, eta 16 urte beteta izatea.
Kontaketa azaroaren 18an, astelehena
Galdeketaren emaitza datorren astelehenean ezagutuko dugu, azaroaren 18an. Egun horretan, Hirigintza Batzorde berezia deituko da, alderdi guztietako batzordekideekin eta teknikariekin, kontaketa garbia eta berme guztiekin izateko.
Hautestontziak ohiko hauteskundeetan erabili ohi diren segurtasun prezintoarekin daude itxita. Prezinto hauek azaroaren 18an irekiko dira ezohiko batzordean, kontaketa egin ahal izateko.