Irailaren 1etik aurrera TAO zerbitzua berriro ere abian, egokitzapenekin
2022/08/30Abuztuan TAO sistema bertan behera egon da eta irailaren 1ean berriro sartuko da indarrean.
Zerbitzuak aldaketa hauek izango ditu:
- 1) Gune urdin eta gorrian 2 orduz doan aparkatu ahalko du edonork, tikea aterata.
- 2) Gune berdean prezioak merkatu dira: 1 € goiz osoan, 1€ arratsalde osoan eta 2 € egun osoan.
- 3) TAO sisteman barneratzen diren auzo / kale berrietan irailaren 12 arte ez da isunik egongo, auzokideek aukera izan dezaten bertakoen txartela egiteko. TAO berriki jarri den guneetako txartelaren kostua 2022an: lehen autoarena 17,50 €, bigarren autoarena 37,50 €. 2023an tarifa normala aplikatuko da, eta lehen autoarena 35 € eta bigarrenarena 75 €.
- 4) Gogorarazten da bertakoek, txartelaz, beren zonaldeko kolore urdinean, berdean eta bertakoetan aparkatu dezaketela.
- 5) Gogorarazten da ere zona urdinean, berdean eta bertakoetan, 13:30-15:30 bitartean, ez dagoela TAO zerbitzurik, ezta asteburuetan eta jai egunetan ere.
OHARRA: Abuztuaren 29tik aurrera TAOko bulegoa zabalik dago. Irailean, TAO zerbitzuaren inguruan sentsibilizazio bideo batzuk zabalduko dira sare sozialen bidez zein udalaren hedabide kanalen bitartez.