Ingeniari Teknikoak Graduatu bihurtzeko aukera Mondragon Unibertsitatean

2012/07/26
Card image cap
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako gradura egokitzeko sei ikastaro jarriko ditu martxan datorren ikasturtean.

Ingeniari teknikoek Mekanikako Ingeniaritza gradua, Industria Elektronikakoa, Industria Diseinu eta Produktu Garapenekoa, Informatikakoa, Telekomunikazio Sistemetakoa eta Industria Antolakuntzako gradua lortu ahal izango dute. Horretarako egokitze ikastaro bat egin beharko dute,zeina bi modutan eskainiko den: lehenengoa, lanean dauden profesionalei zuzenduta dago eta bigarrena, lan esperientziarik ez duten ingeniari teknikoei.

 

Bi modalitateek formatu semipresentzial bat izango dute, gaztelaniaz izango dira, online ikasgaiekin, baina, ostiral arratsaldeetan presentzia eskatuko da eta tutoretza birtualak Moodle plataformaren bidez egingo dira. Modu honetan formazio honetako xede taldeak ikasgaiak landu ahal izango ditu. Ikastaroaren amaieran, ikasleek gradu amaierako lan bat garatu beharko dute.

Informazio gehiago: klikatu hemen edo zuzendu helbide honetara: muplus@mondragon.edu