Inauterietako kartela eta egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta Arrasateko Udalak

2025/02/05
Card image cap
Kartelaren irabazlea Izaro Sanchez Sanchez aretxabaletarra izan da. Inauterietako egitaraua otsailaren 28tik martxoaren 4ra luzatuko da, egubakoitzetik martitzenera.

2025eko inauterietako kartel eta egitaraua eman dute ezagutzera eragileek eta Arrasateko Udalak, eta besteak beste, mozorro lehiaketa, kale animazio eta dantzaldiak, edo sardinaren hileta izango dira otsailaren 28tik martxoaren 31ra bitartean.

Herri inauteriak lehen aldiz

Arrasateko herri inauterien egitasmoa abiatuko dute lehendabizikoz hainbat kultur taldek Arrasaten. Arrasateko herri inauteriak txorimaloek (musikariak eta dantzariak) eta kukumarruek osatzen dituzte. Euskal Herriko inauteriei eutsi dieten herrietako inauterietan oinarrituta, Arrasateko herri-inauteria sortzea izan da taldearen helburua. Inauteri ostiralean aterako dira kalera, iluntzean. Lehen urte honetan, herriko dantzariek eta txistulariek propio egun honetarako sortutako kalejira bat aterako dute kalera. Dantzari eta musikariez gain hainbat mozorro ere aterako dira: kukumarru izena jaso dute, Arrasaten mozorroei deitzeko erabiltzen den izena.

Egubakoitzetik martitzenerako egitaraua

Otsailaren 28an, egubakoitza, hasiko da 2025eko inauterien egitaraua. Egun horretarako Arrasate Musikaleko ikasleek inauteriko kontzertua eskainiko dute 18:30etan Amaia Antzokian. 19:00etan emango dio hasiera Arrasateko herri inauterien ekimenak.

Zapatuan, martxoak 1, biziko du Arrasatek inauterietako egun handietako bat. Biterin emango den pregoiak emango dio hasiera desfileari, 12:00etan, eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan banatuko dituzte mozorro lehiaketaren sariak, guztira bost sari: kuadrilla onenari, karroza onenari, kuadrilla gazte onenari, taberna onenari eta bakarkako mozorro onenari. Mozorro lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra desfilean parte hartzea izango da. Aurten, berrikuntza bezala, Mozorro paella herrikoia antolatu du Haur eta Guraso Asanbladak, Kulturolako tunelean. Bazkal ostean dantzaldia Udalaren eskutik, Dj Goikorekin. Tiketak Iratin daude salgai. Arratsaldean, 18:30ean hasita, kale animazioa izango da Arrasate Musikaleko txarangarekin, eta, 19:30 eta 22:30ean, dantzaldia Herriko Plazan “Bide Batez” taldearekin.

Domekan, martxoak 2, Kamikaz kolektiboaren eskutik, “Renata” antzezlana izango da Amaia Antzokian.

Amaitzeko, martitzenean, martxoak 4, bigarren egun nagusia ospatuko du Arrasatek. 17:00etan, Txatxilipurdik gidatuta, Disko Festa izango da Biteri plazan; eta ordu berean, TXINTXETA, KLIPA eta TXORROSKILO pailazoak “TXANPON BATEN TRUKE” ikuskizuna eskainiko du Amaia Antzokian. Zertxobait beranduxeago, 17:30ean, SAMASIKU txarangak girotuko ditu herriko kaleak. 18:30ean Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsak kalejira egingo du, eta 19:30ean, Nemux taldeak disko-festa bateaz girotuko du Herriko Plaza.
Inauteriei itxiera emateko, tradizioa den bezala, Sardinaren Hileta egingo da. 20:30ean Kulturolatik hasi da desfilea, eta Herriko Plazan amaituko da, sardina bertan erretzeko. Jarraian, Nemux taldearen disko-festak jarraituko du giroa alaitzen.

Inauterietako kartel irabazlea

Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea, beste urte batez, Izaro Sanchez Sanchez aretxabaletarra izan da. “Zein ote?” izena hartu duen kartelak, inauteri giroan murgiltzen da, ohikoak diren kolore biziekin, eta Arrasateri erreferentzia egiten dien elementuekin.

Aurrekontua, gardentasun osoz

Egitarauarekin batera, Arrasateko Udalak, beste urte batez, jaien aurrekontua aurkeztu du. Guztira 28.622 euroko aurrekontua izango dute 2025eko inauteriek. Horrez gain, Udalak, garbiketa zerbitzua indartu du ospakizun egun hauetarako.

inauteriak arrasate 2025-4.jpg

INAUTERIAK 2025 ARRASATE - EGITARAUA

OTSAILAK 28, EGUBAKOITZA

18:30 Arrasate Musikalen ikasleen inauteriko kontzertua Amaia antzokian.

19:00 Arrasateko herri inauteriak: TXORIMALO ETA KUKUMARRUAK

Arrasateko herri inauteriak txorimaloek (musikariak eta dantzariak) eta kukumarruek (mozorroak) osatzen dituzte. Euskal Herriko inauterien tradizioan oinarrituta, Arrasateko herri inauteriak sortu dira. Inauteri ostiralean aterako dira kalera, iluntzean: 19:00etan irtengo dira eta 21:00etan amaituko dute Herriko Plazan.

MARTXOAK 1, ZAPATUA

12:00 PREGOIA Biteri plazan etxafuegoen jaurtiketarekin. Ondoren DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.

13:00 MOZORRO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA Herriko plazan. Sariak:

1. Kuadrilla onena Urdaiazpikoa+plaka+1.000€
2. Karroza onena Urdaiazpikoa+plaka+500€
3. Kuadrilla gazte onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
4. Taberna onena Urdaiazpikoa+plaka+300€
5 Bakarkako onena Garaikurra+Gazta+150€
Mozorro lehiaketan parte hartuko dute desfilean partaide direnak. Epaimahaia izango da aurreko urtean kuadrilla onenaren saria jaso zuen taldea.
Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman beharko dute BAZen edo udalaren webgunean otsailak 25era arte.

14:30 Mozorro paella herrikoia Kulturolako pasabidean, Haur eta Guraso Asanbladak antolatua. Bazkal ostean dantzaldia Udalaren eskutik, Dj Goikorekin." Tiketak Iratin salgai.

18:30 Kaleetan zehar ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin.

19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, BIDE BATEZ taldearekin DANTZALDIA.

MARTXOAK 2, DOMEKA

19:30 KAMIKAZ kolektiboaren “RENATA” ANTZEZLANA Amaia antzokian.

MARTXOAK 4, MARTITZENA

17:00 DISKO FESTA Biteri plazan Txatxilipurdirekin.

17:00 Amaia antzokian TXINTXETA, KLIPA eta TXORROSKILO pailazoak “TXANPON BATEN TRUKE” ikuskizunarekin.

17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.

19:30 Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.

21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Kulturolatik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

Jarraian Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.