Ikerketa abian du Udaltzaingoak
2025/02/10Arrasateko Udalak gertakaria “oso larritzat” jo du, eta ikerketa sakona eskatu du.
Igande goizaldean Arrasateko taberna bateko komunean agertu zen kamera baten harira, Arrasateko Udalak honako hau jakinarazi nahi du:
- Neska gazte batzuk Arrasateko taberna bateko komunetan aurkitu zuten kamera txiki bat. Tabernariak abisatu eta hauek Udaltzaingoari deitu ostean bertaratu zen Udaltzaingoa tabernara.
- Komunak miatu ostea, kamera gehiagorik ez zegoela baieztatu zuten. Aurkitutako kamera Udaltzaingora eraman zuten.
- Ikerketa fasea ireki du Udaltzaingoak, eta dagokion txostena egiten ari da. Horretarako lekukoen testigantzak ere jasoko ditu Udaltzaingoak.
- Arrasateko Udalak gertakaria “oso larritzat” jo du, eta ikerketa sakona eskatu du.
- Udal Gobernua harremanetan da eragile ezberdinekin, eta udalbatzako gainontzeko alderdi politikoekin, egoeraren berri eman, eta hurrengo urratsak adosteko.