Ikerketa abian du Udaltzaingoak

2025/02/10
Card image cap
Arrasateko Udalak gertakaria “oso larritzat” jo du, eta ikerketa sakona eskatu du.

Igande goizaldean Arrasateko taberna bateko komunean agertu zen kamera baten harira, Arrasateko Udalak honako hau jakinarazi nahi du:

  • Neska gazte batzuk Arrasateko taberna bateko komunetan aurkitu zuten kamera txiki bat. Tabernariak abisatu eta hauek Udaltzaingoari deitu ostean bertaratu zen Udaltzaingoa tabernara.
  • Komunak miatu ostea, kamera gehiagorik ez zegoela baieztatu zuten. Aurkitutako kamera Udaltzaingora eraman zuten.
  • Ikerketa fasea ireki du Udaltzaingoak, eta dagokion txostena egiten ari da. Horretarako lekukoen testigantzak ere jasoko ditu Udaltzaingoak.
  • Arrasateko Udalak gertakaria “oso larritzat” jo du, eta ikerketa sakona eskatu du.
  • Udal Gobernua harremanetan da eragile ezberdinekin, eta udalbatzako gainontzeko alderdi politikoekin, egoeraren berri eman, eta hurrengo urratsak adosteko.