Ikasturte berriari ekin diogu Udalako Ingurumen Eskolan
2021/10/25Urria hasieran ekin genion taldeak hartzeari Ingurumen Eskolan. Iazko ikasturtean, egun bakarreko egonaldiak egin genituen, baina aurten, berriro hasi gara egonaldi luzeagoak egiteko aukera ematen. Lotara etorri diren lehen taldeak Arrasateko institutuko ikasleak izan dira. Oinez egin dugu Udalarainoko bidea eta gero papera birziklatu, orientazio eta simulazio jolasak eta ogia ere egin dugu eurekin.
Bestalde, martxan dago aurten ere Eskolako Agenda 2030 proiektua, zeinak garapen iraunkorreko 18 helburuak lortzea bilatzen duen. Aurten, herriko ikastetxeek horrela aukeratuta, 11.helburua landuko dugu: “hiri eta komunitate jasangarriak”. Horretan hasiak gara dagoeneko lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleekin, Arrasate jasangarriak izan behar dituen ezaugarriak aztertzen: inklusiboa izan behar da, inor atzean ez uzteko; segurua izan behar da, ahalik eta arrisku gutxien hartzeko; erresilientea ere bai, ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna izateko, eta jasangarria, etorkizuneko belaunaldien beharrak kaltetuko ez dituena.
Eta zuk nola ikusten duzu gure herria? Nahi baduzu erantzun galdetegia hemen