Ikasgela Ibiltaria Arrasaten

2017/06/22
Card image cap
8-16 urte arteko gazteei zuzenduta, tailer ezberdinak egongo dira uztailaren 14an.

Teknologia Berrietara modu egokian gerturatzeko sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko.

Ikasgela Ibiltaria Gipuzkoa osoan zehar ibiliko da eta Arrasatera uztailaren 14an iritsiko da. Adin tarte ezberdinentzako tailerrak egongo dira: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko. Interesa baduzu, izena eman dezakezu on-line edo Gazte Bulegoan, 943252065 edo gaztebulegoa@arrasate.eus helbidean, uztailaren 13a baino lehen.

 

Tailerrak:
PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE 8-12 urte
SCRATCH EZAGUTU 8-12 urte
BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte
PROGRAMATU I 12-16 urte
WEBGUNEAK SORTU 12-16 urte
PROGRAMATU II 14-16 urte

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Orona Fundazioak sustatua da, Irizar enpresaren laguntza ere jaso du eta Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.

Ikasgela Ibiltaria