Igor Galdosi 400 euroko saria gida baimena euskaraz ateratzeagatik
2017/02/07Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen esku jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala:
- Teoriko orokorreko eskuliburua
- Testak (ikasleek Internet bidez egiten dituzte testak)
- Multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko)
- Autoeskolan eduki beharreko panel informatiboak ele bietan
- Terminologia hiztegia
Egitasmoa martxan jarri zenetik, gero eta gehiago dira gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen direnak. Arrasaten, aurten, 61 pertsonak atera dute euskaraz. Datuak oso positiboak dira. Izugarrizko zabalkundea izan du egitasmoak. 2009an lehenengo aldiz martxan jarri zenean, hamabost ikaslek atera zuten gidabaimena euskaraz, eta urtez urte kopurua handituz joan da. Bestalde, azpimarratu behar da gaur egun Arrasateko autoeskola guztietan atera daitekeela gidabaimena euskaraz. Egitasmoa martxan jarri zenean bost autoeskolatik hiruk erabaki zuten parte hartzea. Gaur egun, autoeskola guztietan atera daiteke euskaraz.
Aurten ere egitasmoaren berri emango du Euskara zerbitzuak ikastetxeetan eta autoeskoletan, horretarako prestatutako diptikoen bidez, Arrasateko herritarrak animatzeko gidabaimena euskaraz ateratzera.