Igerilekuko sorosleak hautatuko ditu udalak
2015/06/18Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Musakolako kanpoko igerilekuan sorosle postuak errefortzua behar du, udako kanpainari begira. Hori dela eta, hainbat sorosle kontratatu beharko ditu udalak hilabete hauetan.
Dagokion hautaketa prozesua, presazko izaeraz, LANBIDE Zerbitzu Publikoaren bitartez egingo da eta honek aurre-hautatuko dituen izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Indarrean dagoen uretako sorosle titulua izatea.
- Eskola graduatuaren jabe izatea.
- Euskara: 3. HE edo baliokidea egiaztatuta izatea.
Hautaketa egingo da izangaien lan eskarmentua baloratuz.