Domekara arte, abenduak 18, bozka daiteke Arrasateko 32 saltokiren artean eskaparaterik onena

2022/12/14
Card image cap
Parte hartuko duten eskaparateetan LED poltsatxo bat jarri da, eta bertatik eman daiteke botoa QR baten bitartez, baita udalaren webgunean ere.

Gabonak geroago eta gertuago ditugu, jada nabari da gabon giroa kaleetan, eta Arrasateko Udalak, erosketak herriko saltokietan egin daitezen sustatze aldera, 2022ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa jarri du abian.

Guztira 32 establezimenduk hartuko dute parte lehiaketan, iaz baino 4 gehiagok. Gehienak erdialdean daude, baina zentrotik kanpora dauden establezimenduek ere hartuko dute parte: Euskal Herria plaza inguruan, Maiatzaren Lehena plazan eta San Andresen

Parte hartuko duten eskaparateetan LED poltsatxo bat jarri da, eta bertatik eman daiteke botoa QR baten bitartez, baita webgunean ere. Proiektu hau egin da Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasle batzuekin elkarlanean. Greenflash enpresak (MU) jarri ditu poltsatxoak eskaparateetan. Webgunean mapa bat dago eskaparateen kokapena ikusteko eta ibilbidea antolatzeko.

Herritarrek botoa emateko epea abenduaren 12tik 18ra izango da. Sari banaketa abenduaren 21ean izango da arratsaldeko 5etatik aurrera.

Epaimahaia osatuko dute Ibai-Arteko ordezkariek, diseinuan aditua den pertsona batek eta udal ordezkariek.

Sariek gorakada nabarmena izan dute, baita bozketan parte hartzen duten herritarrei emandako sariek ere:

Epaimahaiaren sariak:

1. saria: 1.000 euro

2. saria: 700 euro

3. saria: 600 euro

4. saria: 500 euro

Herritarren sariak:

Herritarren saria: 500 euro

Haur eta gazteentzako saria: 500 euro

Herritarren saria ematen dutenen artean 120 euroko bost bonu zozketatuko dira, eta haur eta gazteentzako saria ematen dutenen artean 50 euroko bost bonu, Arrasateko edozein saltokitan gastatzeko.

2019an, 1.415 pertsonak bozkatu zuten webgunearen bidez, 1.851k 2020an eta 1.683k 2021ean.

Erakusleihoak urtarrilaren 6ra arte egongo dira.

2. Gabonetako leihoen eta balkoien lehiaketan izen emateko epea domeka honetan amaituko da.

Izena emateko epea abenduaren 18an amaituko da. Herritarrek udal webgunearen bidez bozkatuko dute saria, abenduaren 19tik 25era.

Irabazleak 350 euroko saria jasoko du Arrasateko edozein saltokitan kontsumitzeko eta bozketan parte hartuko dutenen artean 120 euroko bonu bat zozketatuko da herriko merkataritzan gastatzeko. Iaz 8 etxebizitzak hartu zuten parte.

 

Izen emateak eta bozketak, hemen.