Igandean ospatuko da Arrasate-Udalatx lasterketa, eta Udalan kotxe pilaketak ekiditeko, errepidea itxi eta autobus zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak

2025/04/09
Card image cap
Argazkia Venta Views - Pexels
Autobus zerbitzua indartuko du Udalak aurten, aurreko urteko arrakasta ikusita. Bi autobus beharrean, hiru arituko dira etengabe gora eta behera. Autobusa 7:30etatik 13:30era egongo da etengabe gora eta behera. Errepidea 7:30etatik 13:30era itxiko da. Udal ordezkariek arduraz jokatzeko deia egin dute eta kotxez ez igotzeko eskatu dute, segurtasun arazoak egon ez daitezen.

Arrasateko Udalak jakinarazi du Udalako errepidea igandean moztuta egongo dela 7:30 eta 13:30 bitartean, Mondraitzek antolatzen duen Arrasate-Udalatx mendi lasterketagatik.

Aurreko urteko arrakasta ikusita, bigarren urtez autobus zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak igandean Udala auzora igotzeko. Segurtasuna bermatu eta azken urteetan sortu diren trafiko arazoak saihesteko, hainbat neurri hartuko ditu gainera Arrasateko Udalak:

  • Udalan kotxe pilaketak ekiditearren, Arrasateko Udalak autobus zerbitzua jarriko du igandean, apirilaren 13an.
  • Aurten Herri-busaren prezioa aplikatuko zaio bidaiari, eta Mugi txartelarekin edo eskudirutan ordaindu ahal izango da.
    • Eskudirutan: 1,35€ bidaia bakoitzeko
    • Mugi txartela arrunta: 0,35€ bidaia bakoitzeko
    • Mugi txartela anonimoa: 0,46€ bidaia bakoitzeko
  • Aurten autobuseko bidaia Mugi txartelarekin ordaindu ahal izango da, edo eskurdirutan.
  • Autobusak Arrasate pasealekuan izango du irteera eta helmuga, Arimazubiko geltokian, etengabe ibiliko dira gora eta behera. Lehena 7:30ean aterako da Arimazubitik (Ikastola aurreko geltokitik), eta azkena 13:30ean jaitsiko da Udalatik.
  • Ondorioz, trafikora itxiko da Udalara igotzen den errepidea, hainbat salbuespenekin. Honako hauek pasa ahalko dira soilik:
    • Auzoko bizilagunak: horretarako auzo alkatearen bitartez erregistratu beharko dute beraien kotxea.
    • Behar bezala identifikatuta dauden antolakuntzako kideak
    • Larrialdi-zerbitzuak
  • Errepide mozketak 7:30etik 13:30era iraungo du.
  • Errepidea itxiko da Maitena kalea hasieran eta Udala auzora arte.

Arduraz jokatzeko deia

Azken urteetan sortu izan diren segurtasun arazo eta kotxe pilaketak ekiditeko, “segurtasuna bermatzeko autobus zerbitzua ezartzea lehentsi dugu bigarren urtez. Horregatik, dei egiten diegu herritarrei, arduraz jokatu eta kotxea herrian utzi eta autobusa hartu dezaten Udalara igotzeko. Etengabeko zerbitzua izango baita gora eta behera”.