Ideien lehiaketa, Biteriko haur parkea eta Erguingo Itxaropena plaza biziberritzeko

2016/05/31
Card image cap
Udalak bi parke hauek biziberritu nahi ditu, eta horretarako prozesu parte hartzaile bat jarri nahi du martxan, ideien lehiaketa bat, alegia

Lehiaketa honetan, haur zein helduek hartu dezakete parte, eta helburua da ideia fresko, berritzaile eta herritarren beharrei edo nahiei erantzungo dienak jasotzea.. Bigarren fase batean, irabazleen artean sortutako ideia sortarekin, udaleko zerbitzu teknikoek berrikuntzak planteatuko dituzte proiektuen bidez.

Zer aurkeztu behar den:

Ideia bakoitzak marrazki eta/edo planoak izango ditu, eta pertsona berak bi parkeentzat ideiak aurkeztu ahal izango ditu, baina parkeko ideia bakarra. 

Marrazki eta/edo planoez aparte, ideia bakoitzak testua ere izango du, gehienez bi folio, bi aldeetatik, hau da, lau karatula. Hizki mota calibri 14, eta 1,5 lerroartea.

Jarraian plano batzuk daude, lagungarri izan daitekelakoan:

Uribarri planoa irudia    Biteri planoa irudia

Uribarri 2   Biteri 2

 

Sari hauek izango dira:

14 urte arte

  • 1) Inguru Abentura: 2 sarrera
  • 2) Ontza Extrem: 2 sarrera
  • 3) Gailur Zaldiketa: 2 sarrera

14 urtetik gora:

  • 1) Lehenengo saria: 250 € eskudirutan
  • 2) Bigarren saria: kiroldegirako urteko  abonu plusa
  • 3) Hirugarren saria: kultura bonua
 

Epaimahaia:

Epaimahai batek erabakiko du zeintzuk izango diren sarituak. Epai mahaiak 10 kide izango ditu:

  • 2 udal teknikari
  • Udaleko idazkari nagusia
  • 2 zinegotzi
  • Herri Eskolako ordezkari bat
  • Arizmendi ikastolako ordezkari bat
  • Institutuko ordezkari bat
  • 2 herritar (errolda zozketaren bitartez hautatuak)

Irizpide nagusiak erabakia hartzeko:

  • 1) Egiteko bideragarritasuna
  • 2) Faktore ekonomikoak
  • 3) Faktore teknikoak
  • 4) Sorkuntza edo kreatibitatea

Jasotako proposamen guztiekin Irailean Kulturaten Erakusketa egingo da.

Epeak:

Bozetoak aurkezteko epea:Ekainaren 1etik  Uztailak-8arte.

Lekua: BAZ (Biztanle Arreta Zerbitzua)

 

ANIMATU PARTE HARTZERA!!