Hondakinen Kanpainako lehiaketaren sariak banatu dira

2015/06/19
Card image cap
Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du hondakinen kontzientziaziorako kanpainaren baitan eta parte hartu dute bailara osoko lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleak.

Ikasleek irudikatu behar izan dute mural batean nolakoa izango den gure herria 50 urte barru.

Arrasteko Arizmendi Ikastolako Arimazubi gunea izan dira lehiaketaren irabazlea eta sari moduan motxila ekologiko bana jaso dute, ingurugiroa ezagutu eta aztertzeko materialarekin.

Bigarren saridunak, aldiz, Bergarako San Martin Eskolakoak izan dira eta hauek eskolako materiala jaso dute.

Honetaz gain, gela osoarentzat ere egon da saritxoa, hain zuzen ere, ingurumena lantzeko liburu bilduma bat gelarako.