Hondakinei buruzko hitzaldiak eta informazio bulegoa Santamainan
2014/11/19Arrasateko Hondakinen Mahaiaren informazio kanpaina bost auzotan burutuko da. Aste honetan Musakolan dago jarrita informazio bulego ibiltaria, eta bertan ari dira auzotarrei banatzen materiala, urtarriletik aurrera organikoa eta errefusa etxean berezitzeko.
Musakolatik Santamainara
Aurreko asteko ostegunean eman ziren lehen bi hitzaldi informatiboak Musakolan (euskaraz eta gazteleraz) eta bietara pertsona ugari hurbildu ziren.
Ostegun honetan (azaroak 20) Santamainan emango dituzte hitzaldiok; 18:00etan euskarazkoa eta 19:30etan gaztelerazkoa, Jubilatuen egoitzan. Berton, hondakinen mahaiko kide batek erdietsitako akordioak azalduko ditu eta mankomunitateko informatzaileek hondakinak nola sailkatu behar diren eta edukiontzi berrien erabilera.
Bulegoa azaroaren 24tik 28ra
Santamainako auzo-alkatetzan zabalduko da hondakinei buruzko informazio bulego ibiltaria. Azaroaren 24tik 28ra egongo da irekita, edozein herritarrek hondakinen sailkapenaren edo gaikako edukiontzien erabileraren inguruan dituen zalantzak bertan argitu ahal izateko.
Informazio bulego honetan banatuko zaio, baita ere, etxebizitza bakoitzari errefusarentzako ontzi grisa, hondakin organikoarentzako ontzi marroia, edukiontziak zabaltzeko txartela, poltsa konpostagarriak, hondakinen sailkapenerako gida eta hiztegia.
Informazio bulegoa eta materialaren banaketa lokal berdinean eta ordutegi berdinean izango dira auzo guztietan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00