Hodi-iturginen lan poltsa sortzeko deialdi berria

2017/03/31
Card image cap
Arrasateko udalak ‘hodi-iturginen lan-poltsa’ osatzeko egindako deialdia hutsik gelditu da, eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangairik aurkeztu ez delako

Hori dela eta, deialdi berri bat egin da, titulazio akademikoaren baldintza aldatuta. Izan ere, aurreko deialdian Lehen mailako Lanbide Heziketa titulua eskatzen bazen ere, oraingoan nahikoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (eskola graduatuaren), edo baliokidearen jabe izatea.

Izenak emateko epea martxoaren 31tik apirilaren 7ra artekoa izango da, biak barne.

Hautaketa prozesua arautzen duten Oinarriak udalaren webgunean aurki daitezke, ‘Lan Eskaintzak’ atalean.