Hirigintza teknikari bat hautatzeko deialdia egin du Udalak

2014/06/13
Card image cap
Ordezkapen lanak egingo ditu aldi batez, eta bere egitekoek mugikortasunarekin zerikusia izango dute.

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu baterako deia zabaldu du. Helburua, funtzionario interino baten bitartez, irailean hutsik geldituko den plaza bat hornitzea da, bakante egoerak irauten duen bitartean, edo udalak lanpostua amortizatzen duela erabaki arte.

Plaza hori ‘HIRIGINTZA, ERAIKUNTZA ETA MUGIKORTASUN TEKNIKARIA’ lanpostuari dagokio.  Administrazio Bereziko Eskalan dago, teknikarien azpieskalan, A2 taldean sailkaturik.

Lanpostu horrek 4. HE du esleituta, derrigorrezkoa, nahiz eta, inork egiaztatzen ez badu hizkuntza eskakizun hori, 3. HE aplikatuko zaion, deialdi hau hornitzeko baino ez bada ere.

Izango dituen egiteko nagusiak hauek izango dira:

  • Arduratzea hirigintzako eraikuntza eta mugikortasun espedienteei buruzko informazioaz eta haiek izapidetzeaz.
  • Proiektu teknikoak egitea, zuzentzea eta horien berri ematea.

 

Hautaketa prozesuan izena emateko epea ekainaren 14tik 23ra bitartekoa izango da, biak barne.

Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan daude, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

OHARRA: Lehen azterketa (teoriko orokorra) uztailaren 28an, astelehena egingo da.