Hipopresiboak baita gizonezkoentzat ere
2016/12/15Gimnasia Abdominal Hipopresiboa abdominalen tonua hobetzea du helburu. Ariketa sinple batzuk erabiliz, gorputzeko hainbat atal hobetzen dira, zoru pelbikoa, gerri-ondoa, bizkarrezurraren postura, besteak beste.
Gimnasia Abdominal Hipopresiboa emakumeentzat oso onuragarria dela jakina da. Gizartean oso zabalduta dago adineko emakumeei zein haurra izan berri dutenei bideratutako gimnasia dela. Eta pentsaera hau ez da guztiz zuzena: kolektibo hauentzat oso egokia bada ere, gainontzeko emakumezko zein gizonezkoentzat ere oso aproposa baita.
Azken hau gutxi askok dakite, alegia, gizonezkoentzat ere aproposa ez ezik, onuragarria ere denik. Ez da ohikoa gizonezkoak gimnasia abdominal hipopresiboa egitera animatzea eta gure ustez aipatutako pentsaera “oker” horrek sortutako ondorioetako bat da. GAHrekiko pentsaera eraldatu nahi dugu eta horretarako Arrasateko gizonezkoei GAH probatzeko gonbite berezia egin nahi zaie. Klase berri bat martxan jarriko da, asteartetan 17:15tan, Uarkapen. Baina aurrez, berau probatzeko aukera egongo da doan abenduaren 20an, 17:15etan. Probatu ahal izateko, Musakola kiroldegian izena eman beharko da 943 771 677 telefonora deituz.
Onurak
Adin guztietarako komenigarria den gimnasia mota honek sortzen dituen onuren artean hauek aurki genitzake:
- Zor pelbikoaren suspertzea
- Gerri-ondoaren murriztea
- Gernu inkontinentzia saihestea
- Gorputz posturen zuzentzea
- Bizkarrezurraren kokapen hobea presio abdominalik egin gabe
- Besoen lanketa
- Behe abdomeneko tentsioa txikitzea
- Pelbisaren eta behe gorputz-adarren baskularizazio hobeago bat, funtzio sexualarentzat eta lesio baten ondoren dauden prozesu birsortzailean oso onuragarria dena