Arrasateko Kirol Zerbitzuak ate irekien saio batzuk antolatu ditu Hipopresibo eta Matrogym ikastaroen berri emateko
2022/01/27Hipopresiboen ikastaroa otsailaren 1ean eta 3an probatu ahal izango da Uarkapen, eta Matrogym urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an Musakolan.
Arrasateko Kirol sailak ate irekien saioak antolatu ditu Hipopresibo eta Matrogym  ikastaroetan.
Otsailaren 1ean (martitzena) eta 3an (eguena) aukera egongo da Uarkapen Hipopresiboen ikastaroa dohainik probatzeko, 18:15etik 18:45era. Aldiz, haurdun dauden emakumeek aukera izango dute Matrogym-eko ikastaroa dohainik probatzeko urtarrilaren 31n (astelehena) eta otsailaren 2an (eguaztena) 15:30etik 16:30era Musakola kiroldegiko igerilekuan.
Ikastaro bietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Musakolako kiroldegiko harreran, edo 943 25 20 30 telefonora deituta.
Horrez gain, Kirol Zerbitzuak urtarrilaren 31 bitarte 10 abonu zozketatuko ditu bazkide egiten diren erabiltzaileen artean.