Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia

2023/10/17
Card image cap
Udalak zerrenda bat osatuko du gune publikoko hiletetan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesdunek azaroaren 10era arte eman dezakete izena BAZen.

Borondatezko hizlariak parte hartuko du hiletan hildakoaren familiak hala eskatzen badu. Bestalde, hizlariaren parte hartzea borondatezkoa izanik, ez du jasoko kontraprestatziorik udalaren aldetik eta ez du izango ezelako lan erlaziorik.

Informazio gehiago, hemen.