Hilda zeuden hiru zuhaitz bota dituzte gaur goizean Biteri plazan, eta, horien ordez, zuhaixka berriak jarriko dira

2024/01/16
Card image cap
Prezerok egindako txostenaren arabera, azken 3-4 urteetan, uda lehor eta beroek eraginda, zuhaitzen bizitasuna pixkanaka murrizten joan da, aurten lehortu diren arte.

Lehortuak zeuden hiru zuhaitz bota dituzte gaur goizean Biteri plazan. Azken 3-4 urteetan atzemanda zuten zuhaitzak indarra galtzen hasiak zirela, eta, uda honetan, erabat lehortu dira.

Izan ere, Prezero enpresak egindako txostenaren arabera, zuhaitz horiek leku desegokian zeuden. Sustraiek beharrezkoa zutena baino espazio txikiagoa zuten, eta material gogorrez osatutako ingurune batean landatuta zeuden (Biteriko parkingaren gainean). Material horiek beroagoak direnez, zuhaitzek, lehorte eta tenperatura altuetan asko sufritzen izan dute.

Alternatiba bila

Eremu berde txiki hori non dagoen ikusita, eta sistema erradikularretarako lur gutxi dagoela kontutan izanda, teknikarien proposamena hildako zuhaitzak kendu, eta horien ordez baldintza horietara egokitu daitezkeen zuhaixka-espezie autoktonoekin ordezkatzea izan da. Ondorioz, hiru zuhaitz horien ordez, Viburnum lantana espezieko hiru zuhaixka jarriko dira.