Hilaren 22an zabalduko da Uribarri etorbidea

2017/12/21
Card image cap
Azken lanak amaitzear daude oraindik baina horiek urte hasieran bukatzea aurreikusi du Udalak

Hilabeteetako lanen ostean, azkenean datorren ostiralean zabalduko da herritarrentzat Uribarri etorbidea, itxura guztiz berrituta. 

Bertan egindako esku-hartzeen artean, kalearen erreka aldeko espaloitik hasita errekara bitarteko eremua berrurbanizatu da eta aldi berean, Udala plazatik Iturripeko zubirainoko espaloi, lorategi eta aparkalekuak berritu eta atondu dira. Horrez gain, bidegorri berria ere eraiki da erreka aldeko etxebizitzen atzealdean eta zaharkituak zeuden azpiegiturak ere eguneratu dira.

Azken lanak oraindik amaitzear dauden arren, etorbideak segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu, beraz, herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte aldera zabalduko da ostiralean aipatu eremua. Horri lotuta, azken lorezaintza eta seinaleztapen lanak urte hasieran amaitzea aurreikusi du Udalak. 

Aipatu etorbidea urbanizatzeko lanak Takolo eta Goiruko proiektuaren E-1 fasean jasoak zeuden, hirugarren fasean, alegia. Lanak 554.503,99€tan esleitu dira eta ORSA enpresa izan da guztiak gauzatzearen arduraduna.