Herritarren parte-hartzeari buruzko liburua
2014/02/06Nabarmena da azken legealdian Gipuzkoako instituzio publikoak herritarrengana hurbiltzeko egiten ari garen ahalegina, gardentasun eta parte hartze politika sustatuz. Hortik dator Foru Aldundiak eta Udalok, 2012-2013 bitartean Gipuzkoan 137 parte hartze esperientzia bultzatu izana; haietarik 20 Debagoienan, eta denak liburu batean jaso ditugu: “Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (202-2013)”. Liburuak erakusten du, herritarrak elkarrekin harremanetan jartzeko eta herriko plangintzetan ahotsa izan dezaten, azken bi urteotan partaidetzaren kultura eta praktika zabaltzeko egin dugun lana, baita lortu diren emaitzak ere.
Liburuan agertzen diren esperientziak ez dira egin diren guztiak; hemen udalek bultzatutakoak daude, baina badira gizarte eragile eta taldeek antolatutakoak ere. Gipuzkoako herrien gehiengoa parte hartze bideetan sartuta dagoenaren seinale! Parte hartze kultura sendotzen eta hazten ari gara etengabean.
Arrasatearrak eta debagoiendarrak ere kultura parte hartzailearen irule dira. Geurean errotuz doan sare kolektibo honen parte dira eta gonbidatu nahi ditugu Herritarrekin liburuaren aurkezpenera; besteen esperientzien berri izateko, ideiak konpartitzeko…