Herritarrek 2020ko Partaidetzazko Aurrekontuetan proposatutako bidegorriko Komun Publikoa Elorregiko esparruan nahi du ezarri Udalak, elkarlanean

2020/02/13
Card image cap
Esparru honen jabegoa hiru udalerrirena da (Arrasate, Oñati eta Bergara) eta Arrasateko Udalak hiru herrien arteko elkarlana sustatu eta komun publikoa jartzeko proposamen bateratua lantzea du helburu.

Arrasateko Udalak herritarrek 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan ebatzitako proiektuak egikaritzeko lanean dihardu. Zehazki, Arrasateko Udalak, herritarren aukerako proiektuetara 250.000 euroko diru partida esleitu zuen eta hiru proiektu izan ziren bozkatuenak: Jose Luis Iñarrako jolas parkea zein espaloiak hobetu eta berritzea (100.000€),  Santa Marinako auzoa egokitzea (35.000€), eta bidegorrian komun publikoak jartzea (115.000€). Jasotako puntuak honakoak izan ziren hurrenez-hurren: 508, 364 eta 217.

Hain zuzen, azken honi buruz, bidegorrian komun publikoa ezartzeaz jardun dute Maria Ubarretxena alkateak eta Anuska Ezkurra Partaidetza zinegotziak prentsa agerraldian: “Jakitun gara Arrasateko zein inguruko udalerrietako herritarrek komun publiko baten eskaria egin dutela, zehazki Elorregiko esparruan. Horregatik proposatzen zehatza egitera gatoz. Herrien arteko elkarlana sustatu eta Elorregi esparruan lurraren jabegoa dugun hiru udalerrien artean (Oñati, Bergara eta Arrasate) komun publikoa jartzeko proposamen bateratua landu nahiko genuke” azaldu dute.

Bide horretan, jada, lehen kontaktuak burutu ditu Arrasateko Udalak Bergarako eta Oñatiko arduradunekin. Alkateak adierazi eran, “asmoa da elkarlana eta kolaborazioren bitartez komun publikoa ezartzearen proiektua zein inbertsioak hiru Udalerrien artean banatzea. Baita ere eskakizun bateratu bat egitea Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzeko proiektu honetan parte har dezala”.

Ubarretxenak agerraldian hizpide izan du antzerako aktuazio bat bailara mailan: “adibide gisa badugu Debagoienan antzerako elkarlan bat gauzatu duten bi herri, izan ere Eskoriatza eta Aretxabaletak, herri bien artean jarri dute komun publiko bat herri biak elkartzen dituen bidegorrian”.

Alkateak eta parte-hartze zinegotziak Partaidetzazko Aurrekontuetatik eratorritako proposamen guztiak 2020 exekutatzen hasteko konpromisoa berretsi dute, helburu izanik, posible den heinean, bere osotasunean exekutatu eta amaitzea.

Biztanleak herritar

Bi urtetan burutu ditu Arrasateko Udalak Partaidetzazko aurrekontuak, hain zuzenudal aurrekontuetan herritarren inplikazioa, parte-hartzea eta erabakimena sustatzeko eta herritarrekin elkarlanean Etorkizuneko Arrasate eraikitzeko urratsak ematen jarraitzeko -azpimarratu du Ubarretxenak-. Herritarra da gure jardunaren erdigune, eta zer hoberik, Arrasate elkarlanean lantzea baino”.

Arrasateko Udaleko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren xedea kudeaketa publiko eraginkorragoa lortzea izan da, herritarrengandik ikuspegi gehiago jaso eta beren behar errealen berri jaso duelako Udalak. Jaso dugu eta erantzuten gabiltza.  Herritara aktibo izan da, herritartasun aktiboa sustatu eta erantzukidetasunean hezteko eta erakundearen gardentasuna handitzeko Arrasateko Udalak egiten duen ahaleginarekin herritarren erakunde publikoekiko konfiantza handitu nahi da eta era berean, herritarrekiko konfiantza deklarazio bat ere izan nahi du.

Aurreratu dute asmoa bide beretik jarraitzea dela eta partaidetzazko aurrekontuetan proposatu baina 2020ko aurrekontuan sartu ez diren hainbat eta hainbat proiektu –guztira 113 proposamen egin zituzten herritarrek- jaso direla, aztertuko direla eta ikusi balekoak diren eta kasu horretan, zer nola garatu aztertu.