Herriko ikasleak bildu dira ikasturtean egindako ekintzen balorazioa egiteko

2024/05/15
Card image cap
ikasleak lan dinamikan
Eskolako 2030 Agenda proiektuan askotariko ekintzak egin dituzte energia eta hiri jasangarriaren alorrean.

Arrasateko 40 ikasle batu ziren atzo Kulturaten, Lehen Hezkuntzako Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleak, eta Institutuko DBHko  ikasleak, ikastetxe horietako Eskolako 2030 Agendaren arduradunak, hain zuzen.

Bileraren helburua izan da, proiektu berriaren 2. ikasturtea izanik, ekintza plana gauzatzeko aurten egin diren lanak biltzea. Horretarako, gogora ekarri dute pasatu den ikasturtean Udalbatzarrera eramandako ondorioen, proposamenen eta konpromisoen zerrenda.

Lanari ekiteko, ikasleak taldeetan banatu ziren eta zerrendatzen joan ziren ikastetxeetan egindako ekintzak. Adibidez: uraren eta energiaren kontsumoa jaisteko egindakoak, patioak jasangarriagoak bihurtzeko egindakoak, mugikortasun jasangarriagoa izateko hartutako neurriak eta abar.

Gero, herrian egindakoak gogoratu zituzten, gehienak Udalako Ingurumen Eskolaren laguntzarekin gauzatutakoak. Adibidez: Udalara oinez igotzea, basoko haziekin zuhaitzen mintegia sortzea, hemengo elikagaiak dastatzea, elikagai kilometrikoak aztertzea, ortua sortzea eta abar.

Ikastetxeen arteko foroa 2024_2

Azkenik, aipatu zen Arrasateko Udalak zer lan egiten duen arlo horretan, esate baterako: mugikortasun plana berrikusten dabilela, basotxo berriak sortzen, energia eraginkortasuna handitzeko eraikinetan inbertsioak egiten eta abar.

Horrekin lortu da ikasturte honen errepasoa egitea Garapen Iraunkorreko 11. eta 7. helburuei dagokienez, eta lortu da oinarria jartzea testu bateratu bat sortzeko. Aipatu testua  ikasleek aurkeztuko dute ekainaren 4an, Arrasateko Udalbatzaren aurrean, Udaletxeko pleno aretoan, arratsaldean, 17:00etan.

Eskerrik asko lan honetan parte hartu duzuen guztioi, laster ikusiko dugu elkar berriro!