Herriko ikasleak alkatearekin bildu dira Agenda 2030 proiektuarekin lotutako proposamenei jarraipena egiteko
2023/11/15Iaz herriko ikasleak lantzen aritu ziren "Energia irisgarria eta ez kutsagarria hiri jasangarrian”, han jasotako proposamenak aztertu dituzte alkatearekin, eta, bide batez, aurten gauzatuko den Esku Hartze Planaren berri izan dute.
22/23 ikasturtean, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan, herriko ikastetxeek Garapen Iraunkorreko 7. eta 11. helburuak landu zituzten (energia eta hiri jasangarriei buruzkoak), eta kurtso bukaeran 13 proposamen eraman zituzten osoko bilkurara, herriko egoera hobetzeko asmoz.
Gaur, azaroak 15, alkatearekin bildu dira proiektu horretako ikasle ordezkariak iazko proposamenei buruz hitz egiteko. Bileran jaso dituzte proposamen bakoitzaren erantzunak eta udalaren asmoak.
Horrekin batera, aurten gauzatuko den Esku Hartze Plana ere aztertu da, eta alkatearekin egon diren ikasleek foro hori aprobetxatu dute beren kexkak eta iradokizunak egiteko.