Herriko 26 langabe kontratatuko ditu Udalak
2019/09/04Arrasateko Udalak udalerriko 21 langabe kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean eta 5 gazte langabe Europako Gizarte Funtsaren finantzazioarekin
Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:
- Peoia (elektrikaria)
- 2 Peoi (lorezaintza)
- 2 Peoi (Igeltserotza)
- 2 Igeltsero
- 2 pintore
- Baso/erreka taldeburua
- 3 baso/erreka langile
- Garabi zerbitzuko 3 laguntzaile
- Web diseinatzailea
- 2 administrari laguntzaile
- 2 administrari
- 2 delineante
- Turismo teknikaria
- Teknikaria
- Dokumentalista
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.
LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.
Informazio gehiago HEMEN