Herriko 19 langabetu kontratatuko ditu Udalak

2016/09/23
Card image cap
Atzo Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 19 langabetu kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean.

Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:

  • Peoia (Igeltserotza)
  • Igeltseroa
  • Peoia (lorezaintza)
  • Pintorea
  • Baso/erreka taldeburua
  • 3 baso/erreka langile
  • 3 administrari
  • Informatika laguntzailea
  • Argazkien katalogatzailea
  • Erakusketa dinamizatzailea
  • Dokumentalista / Digitalizazio teknikaria
  • Ingenieru Tekniko elektrikoa
  • AOT / Zuzenbidean lizentziatua
  • Gizarte hezitzailea
  • Kirol aholkularia

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.

Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.

LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.

Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.

 Informazio gehiago 

14 pertsonen deialdia

5 pertsonen deialdia