Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran

2022/06/15
Card image cap
Arrasateko ikasleek hitza hartu zuten atzoko Udalaleko Osoko Bilkuran eta Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan egindako lanak aurkeztu zituzten.

Arrasateko ikasleak garapen iraunkorreko 11. helburua "hiri eta komunitate jasangarriak" lantzen aritu dira Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez. Hiri eta komunitate jasangarrien gaia lantzerakoan ikusi dugu, herri bat bizitzeko atsegina izan dadin, izan behar duela erresilentea (ezbeharrei aurre egiteko ahalmena), izan behar duela segurua (arriskurik gabea), inklusiboa (inor atzean uzten ez duena) eta jasangarria (aukera ematen duen etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko).

Hortik abiatuta, ikastetxeetan herriko diagnostikoa egin da, Udalako Ingurumen Eskolako irakasleek lagunduta, kaleko iblilaldiak eta Udalako egonaldiak baliatuz. Aztertu dugu herrian ditugun mugikortasun ohiturak, zarata, hondakinak, espazio publikoen egoera, berdeguneena, ortu komunitarioena, ondare naturala eta kulturala, eta abar.  

Bertatik atera diren ideia guztiak ikastetxeen arteko foroetan landu dituzte ikasle ordezkariek, eta horiek aurkeztera joan ziren atzo Udaleko Osoko Bilkurara. Arrasateko Udalari 20 proposamen egin dizkiote herriko egoera hobetzeko hainbat arlotan; etxebizitza duina herritar guztiontzat izateko, basoen egoera hobetzeko, herriko mugikortasuna jasangarriagoa bihurtzeko eta herria garbiagoa izateko, besteak beste. Azkenik, ikasleek ere konpromiso batzuk hartu zituzten beren ohiturak jasangarriagoak izate aldera. 

Hona hemen Udaleko Osoko Bilkuran irakurri zuten informazio buletina, eta hori guztia laburtzen duen bideoa