Hemendik aurrera nortasun agiria ez da Arrasaten egingo

2010/04/13
Card image cap
Datorren hiletik aurrera nortasun agiria egin edo berriztu nahi duenak hiriburuetara jo beharko du, izan ere, aurrerantzean herrietan ez baita zerbitzu hori emango.

Aldaketa horren arrazoia da orain egiten den nortasun agiria elektronikoa dela, identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duena, eta txartelari txip berezi bat erantsi behar zaiola. Horretarako ezinbestekoa da inpresora bereziak izatea, eta makina horiek ezin dira herrietara ekarri tamainaz oso handiak direlako.

Beraz, aurrerantzean hiribururen batera joateko beharrean izanez gero, ez ahaztu txanda hartu behar dela. Horretarako telefono zenbaki hauetara deitu behar duzu.

 

  • Gasteiz: 902 24 73 64
  • Donostia: 943 44 98 38
  • Bilbo: 944 709145


Informazio gehiago