Hemen da Udaixe!

2016/05/12
Card image cap
12-17 urte arteko gazte guztientzat uztaileko egitarau berezia prest da jada.

Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 15era arte, plan ederrez beteko dira asteko hainbat egun! Aurten ere, bi ataletan banatuko da Udaixe:

- "6ak BAIETZ" bi aste, sei ekintza (kostara irteera, afari merienda, mendi inguruetara txangoak, espeleologia ...). Gazteen proposamenekin osatuko da egitaraua. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Prezioa: 30 euro.

 - GAZTE EXTREM: uztailaren 12tik 15era, mendi inguruan, abentura paregabea, talde lana eta estrategia ezinbestekoak izango dira egunez-egun aurrera egiteko. Prezioa: 20 euro.

Izena emateko epea: ekainak 10, Gazte Bulegoan (943252065 edo gaztebulegoa@arrasate.eus), Gazte Txokoetan edo Txatxilipurdin (943795446 edo gazteak@txatxilipurdi.com).

Gurago baduzu, on-line ere eman dezakezu izena.