Hazilan, gazte titulatuei laneratzen laguntzeko plana abian da

2016/03/23
Card image cap
Debagoieneko Garapen Agentziak antolatuta, Hazilan eskualdeko gazte tituludunei laneratzen laguntzeko sortu da.

20-35 urte bitarteko eskualdeko goi mailako kualifikatuak lan mundura hurbiltzeko asmoz sorturiko proiektua da, eta, aldi berean, enpresen beharrizanei erantzun nahi die.

Horretarako, alde batetik, enpresa beharrizanak eta proiektuak garatu nahi dituzten enpresak identifikatuko dira eta bestetik, eskualdeko gazte kualifikatuei prestakuntza emango zaie konpetentzia profesional eta pertsonaletan, ondoren, proiektu horiek garatu ditzaten.

Bi fase ditu proiektu honek:

  1. AKTIBATU deituriko lehen fasean lan merkatuak horrenbeste baloratzen dituen zeharkako konpetentziak landuko dira talde saioen bitartez. (80 ordu)
  2. PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikak egingo dira enpresa barnean (300h).

Guztira, 3 hilabeteko iraupena izango du, gutxi gora behera, eta plaza mugatuak dira.

Izena emateko epea  Martxoak 17tik Apirilak 15era bitartean zabaliko egongo da. 


Informazio gehiago hemen