HAZI-Fraisoro eta Arrasateko Udalak ikastaroa antolatu dute
2015/10/26“Produktu fitosanitarioen aplikatzailearen agiria” ikastaroa antolatu dute HAZI-Fraisoro eta Arrasateko Udalak, nekazaritzan erabiltzen diren botikak modu seguruan erabiltzeko agiria eskuratzeko helburuarekin, azaroaren 9 eta 18 bitartean.
Estatu mailako legedi berriak agintzen du: “2015eko azaroaren 26tik aurrera produktu fitosanitarioen erabiltzaile eta saltzaile guztiek izan beharko dute dagokien produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela. Gainera, erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak erosi ahal izateko txartela aurkeztu beharko da dendan”.
26 orduko ikastaroa izango da, erderaz, 36€ko prezioarekin, eta Arrasateko Etxaluze Eraikinean izango da, hurrengo ordutegiarekin:
- 2015/11/09: 15:00-20:00
- 2015/11/10: 15:00-20:00
- 2015/11/11: 15.00-19:00
- 2015/11/16: 15.00-19:00
- 2015/11/17: 15.00-19:00
- 2015/11/18: 15.00-19:00
Informazioa eta matrikula: Fraisoro Eskola. 943692166. fpefraisoro@hazi.eus