Hauteskunde zentsuaren zerrendak jendaurrean daude erakusgai BAZen
2011/04/05Apirilaren 11ra bitartean egin ahal izango dira kontsultak eta erreklamazioak
Hauteskunde zentsuaren zerrenda berriak jaso dira Gipuzkoako Hauteskunde Zentsuaren Bulegotik, 2011ko martxoaren 1era itxiak, jende aurrean erakusteko, eta erreklamatzeko, onartu eta onartu ez direnen kasuetan bakarrik.
Zerrenda horiek 2011ko maiatzaren 22an egingo diren UDAL eta BATZAR NAGUSIETARAKO Hauteskundeetan erabiliko dira.
Lehenago agertu bazara ere, egiaztatu egin behar duzu oraingoan ere zerrendan agertzen zaren edo ez.
Horretarako BAZera jo behar duzu apirilaren 4tik 11ra bitartean, biak barne.
BAZeko oduregia:
- Astelehena – ostirala: 8:30 – 19:00
- Zapatua – 9:00 – 13:00