Haurrentzako pizza tailerra eskainiko da ikasturteko bertako produktuen lehen azokan
2023/09/12Ikasturte berriarekin batera bertako produktuen azokak hasiko dira datorren zapatuan, irailaren 16an, 9:00etatik 14:00etara, Seber Altube plazan. Hilero bezala, denetariko kalitatezko produktuak eskainiko dituzten 16 postu egongo dira bertan. Arrasateko Udalak ekintza osagarria ere antolatu du eta, etxeko txikienen gozamenerako, pizza tailerra eskainiko da. Ortutik Ahora Elkarteak egingo duen tailerrean 6 urtetik gorako haurrek parte hartu ahal izango dute, eta 11:00etan egingo da. Pizza sasoiko produktuekin egingo dute. Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, eta horretarako, Biztanleen Arreta Zerbitzura (BAZ) deitu beharko da, 943 25 20 00 telefono zenbakira. Edo gura izanez gero, ondoko esteka erabili dezake izena emateko: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/pizza-egiten-ikasteko-tailerra/. Bestalde, ohi bezala, bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da azokan.