Haurren Kontseiluak ikasturteko azken saioa egin zuen joan den egubakoitzean Monterron parkean

2024/05/28
Card image cap
2023-2024 ikasturteko ibilbidearen balorazioa eta ospakizun jolasak egin ostean, hamaiketako batekin amaitu zuten goiza.

Balorazio ariketan, haurrek, bereziki, egokien baloratu zuten udala ezagutzea eta aukera izatea alkateari euren eskaerak helarazteko. Hobekuntza proposamenen artean: Kontseiluaren bilerak Monterron edo Santa Barbara parkeetan gehiagotan egin ahal izatea.

Hurrengo ikasturtean kide berriak

Ohi bezala, hurrengo ikasturtean Kontseilu kideen erdia berrituko da, 5. mailako ikasleak irten eta 4. mailako berriak sartuko dira. Hurrengo ikasturtean 5. mailara pasatuko direnek aukera izango dute Kontseiluan jarraitzeko.

Udalaren izenean eskerrak ematen dizkiegu haurrei, euren parte hartzearekin Arrasate hobeago bat eraikitzen laguntzeagatik.