Haurren Kontseiluak hainbat proposamen egin dizkie alkateari eta belaunaldiarteko zinegotziari, herria hobetzeko

2024/05/09
Card image cap

Martitzenean, maiatzak 7, ikasturte honetako zortzigarren eta azken aurreko Haur Kontseiluaren saioa egin zen. Haurren Kontseilua osatzen dute Herri Eskolako eta Ikastolako 21 haurrek, eta haren helburu nagusia da haurren partaidetza sustatzea, haien ahotsa entzutea eta kontuan hartzea, haien interes eta beharretatik abiatuta.

Maiatzeko lehen saio honetan, haurrek ikasturte osoan landutako gaiak azaldu zizkieten Maider Morras Azpiazu alkateari eta Gladys Fernandez Urizar Belaunaldiartekotasun zinegotziari. Herria hobetzeko, hainbat proposamen landu dituzte, besteak beste, osasunarekin eta kirol instalazioak hobetzearekin zerikusia dutenak.

Ikasturtea amaitzen ari dela eta, Haurren Kontseiluak azken saioa egingo du datorren maiatzaren 24an; aurten egindako lana baloratu eta amaiera jaia ospatuko dute.

Udaletxea ezagutzeko aukera

Hitzordua aprobetxatuz, haurrek udaletxea ezagutzeko eskatu zioten alkateari, eta bisita gidatu bat egiteko aprobetxatu zuten. Udalaren sailak ezagutu zituzten, funtzionamendua azaldu zieten eta alkatearen bulegoa ezagutu zuten. Amaitzeko, udaletxeko balkoira irten zuten.