Hasi gara Klima Aldaketaren gaia lantzen Eskolako Agenda 21aren bitartez

2016/12/12
Card image cap
Udalako Ingurumen Eskolan jaso dugu dagoeneko herriko 5. eta 6.mailako ikasleen bisita, klima aldaketaren nondik norakoak ezagutzeko eta konponbideak bilatzeko asmoz.

Jolas, esperimentu, ibilaldi eta hausnarketen bitartez landu dugu klima aldaketaren gaia herriko 400 ikasle baino gehiagorekin, Udalako Ingurumen Eskolan. Klima aldaketa zergatik gertatzen ari den, dituen ondorioak, konponbideak eta ezinbestekoak ditugun ohitura aldaketak landu digugu.  

Orain herriko kaleetan ere ikusiko gaituzue lanean, izan ere, gertutik ezagutu nahi dugu arrasatearrok klima aldaketan daukagun eragina. Horretarako, gure energia kontsumoa aztertzen ari gara; gasolina, gas naturala, argindarra, etab. Nola sortzen den, nondik ekartzen den, edota nola garraiatzen den energia hori.

Gainera, energia kontsumoa nolabait zenbatzeko, herriko mugikortasuna eta kale argiztapena ikertzen dihadugu, jakiteko zenbat tona CO2 isurtzen ditugun airera eta, CO2 hori bahitzeko behar ditugun berdeguneak.