Harlauza berria ezarriko da Monterron Jauregi parean

2014/03/24
Card image cap
Egoera kaskarrean dagoen harlauza kendu eta berria jarriko dute. Asteazken honetan, martxoak 26, hasiko dira lanak.

Monterron jauregi aurrealdean eta parkera sartzeko bidearen zati batean aldatuko dute harlauza, denboraren poderioz zoruaren egoera okertu egin delako, eta putzuak sortzen direlako. Gaur egun “Canto rodado” edo “China Miranda” izenekin ezagutzen den materiala dago bi puntu horietan eta, haren ordez, Pavitusa etxeko graniblock baldosa jarriko da, ez labaingarria.

Proiektua 2013ko azaroaren 4an onartu zuen Tokiko Gobernu batzarrak eta Asfaltados y Construcciones Morga S.L.k burutuko ditu lanak. Kontratuaren prezioa 56.040 eurokoa da (BEZ barne).

Lanak datorren asteazkenean hastea (martxoak 26) eta bi hilabete inguruan amaituta izatea aurreikusten da.