Gurasoentzako tailerrak
2020/01/10Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruko hainbat gairen inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko gune bat eskaintzea.
Tailer bakoitzak 6 saio izango ditu eta urtarriletik martxora bitartean garatuko dira, astean saio bat eginez Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
- Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
- Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
- Gurasotasun positiboari buruzko tailerra, 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
Informazio gehiago, hemen.
Izen ematea: urtarrilak 22ra arte izango da eta plaza mugatuak egongo dira.
• BAZ 943.25.20.00 / GIZARTE ZERBITZUAK 943.25.20.07