Gurasoentzako tailerra: Mundu digitalean seme-alaben bidelagun
2024/09/16
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako tailer bat antolatu du, “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” izenburupean.
Tailerra DBH 1. eta 2. mailako nerabeen gurasoei zuzenduta dago, eta tailerrean gurasoek honako eduki hauek landuko dituzte:
- Gurasotasun positiboa mundu digitalean
- IKTek familia testuinguruan duten eragina
- Familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko jarraibideak
- Guraso gaitasunak mundu digitalean
Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz egingo da; euskaraz urriaren 9an,16an, 23an eta 30ean, eta gaztelaniaz azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an. Saioak Kulturaten izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Izen ematea: 943 25 20 00 / izenemateak.arrasate.eus