Gurasoentzako tailerra

2022/01/19
Card image cap
Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek gurasoentzako tailer bat antolatu dute, seme-alaben heziketan zailtasunak dituzten familiei zuzenduta

Helburua gurasoek estrategia pertsonalak, emozionalak eta hezitzaileak bereganatzea da, familia-bizikidetza positiboa eta gurasotasun-eredu positiboak garatzeko.

Hartzaileak: Seme-alaben heziketan zailtasunak izan ditzaketen familiak, dela gurasoek erabiltzen duten heziketa ereduak eraginkorrak ez direlako, familia sisteman dauden zailtasunengatik (dibortzio edo banatze prozesua...), seme-alabek eskolako egokitzapenean eta errendimenduan arazoak dituztelako, seme-alaben portaera arazoengatik, seme-alaben kontsumo goiztiarrengatik etab.

Landuko diren edukiak:

  • Familiaren egitura: mugak argitu, arauak adostu, azpisistemen arteko aliantza egokiak sendotu.
  • Komunikazioa: adierazteko, entzuteko, desberdintasuna onartzeko gaitasuna landu.
  • Gurasotasun positiboa: gurasoak ahaldundu seme-alabei nortasunaren bilaketan eta autonomiaren eraketan lagundu ahal izateko.
  • Bizikidetasuna: bikote arteko desberdintasunak seme-alabengan ahalik eta gutxien islatzea.
  • Lotura afektiboa: atxikimendua, lehentasunak, itxaropen zapuztuak eta konfiantza galtzea.
  • Familiak ahalduntzea: porrota bezalako sentimenduak gainditzeko.

Tailerrak 8 saioko iraupena du, otsailetik maiatzera bitartean hilean bi saio egingo dira, Kulturateko Biteri gelan.

Seme-alaben adinaren arabera bi talde egingo dira:

  • 3-10 urteko seme-alaben guraso taldea (astearteetan, 17:00etik-18:30era)
  • 11-16  urte bitarteko seme-alaben guraso taldea (astearteetan, 18:45etik-20:15era).

 

Izen emateko Gizarte Zerbitzuetara deitu (943.25.20.07) edo prebentzio@arrasate.eus helbidera idatzi  behar da, urtarrilaren 28a baino lehen.