Gurasoentzako saioak: Sexualitate askea eraikitzen heziketa kontziente batetik
2018/04/24Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio eskainiko ditu. Izen ematea maiatzaren 3ra arte dago zabalik.
Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat.
Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu. Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera egingo diren saioetan:
- 0-5 urte: Maiatzak 7
- 13:45 - 16:15 gazteleraz
- 18:00 - 20:00 euskaraz
- 6-12 urte: Maiatzak 8
- 13:45 - 16:15 euskaraz
- 18:00 - 20:00 gazteleraz
- 13-18 urte: Maiatzak 9
- 13:45 - 16:15 gazteleraz
- 18:00 - 20:00 euskaraz
Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dira.
Izena emateko, sakatu hemen.