Gurasoentzako saioak: sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen.
2016/04/06Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio emango ditu. Izen ematea apirilaren 14ra arte dago zabalik
Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat.
Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu. Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera egingo diren saioetan:
- 0-5 urte: Apirilaren 21, 18:00 - 20:00 Kulturateko Loramendi gelan
- 6-12 urte: Apirilaren 25ean, 18:00 - 20:00 Kulturateko Loramendi gelan
- 13-18 urte: Apirilak 18an, 18:00 - 20:00 Kulturateko Jokin Zaitegi gelan
Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu.
Izena emateko, sakatu hemen.