Arrasateko Udalak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat, teknologia berrien erabilera ona sustatzeko

2021/04/14
Card image cap
Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat, teknologia berrien erabilera ona sustatzeko, EMOKI elkartearekin elkarlanean

0-5 urteko seme-alabak dituzten  gurasoentzat

“Haurrak eta pantailak: erabilera kontzientea eta onuragarria sustatzeko hitzaldia”

Noiz: apirilaren 26an euskaraz, eta apirilaren 27an gaztelaniaz, 17:30etik 19:30era.

Non: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan

Izen ematea: apirilaren 22ra arte

 

12-18 urte bitarteko gurasoei zuzenduta

“Zeintzuk dira nire alaba-semearen erreferentzia gune eta pertsonak espazio digitalean?”

Noiz: maiatzaren 6an, 17:30etik 19:30era.

Non: Kulturateko areto nagusian (gazteleraz) eta Jokin Zaitegi gelan (euskaraz)

Izen ematea: maiatzaren 4ra arte

 

Bestalde, oraindik zabalik dago epea seme-alaba nerabeak (12-18 urte) dituzten gurasoentzat “Adimen emozionalari buruzko tailerrean” izena emateko.

Egutegia: saioak eguenetan izango dira, apirilren 28an, maiatzaren 12an eta 26an, eta ekainaren 9an eta 16an.

Ordutegia: 17:00-18:30

Dinamizatzailea: Donna Apellaniz Nieto

Izen ematea: apirilaren 22ra arte

 

Izena emateko sakatu hemen