Hitzaldi bat gurasoentzat: “Sare sozialen eta bideo jokoen erabilera onuragarria”

2020/11/17
Card image cap
Udaleko Prebentzio zerbitzuak, 6-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta, hitzaldi bat antolatu du sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruan hausnartzeko.

Izan ere, gaur egun etxe gehienetan dago mugikor bat edo tablet bat, eta haurrak geroago eta gazteago hazten dira erabiltzen Internet-a, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak. Sarri eduki digital horiek kontsumitu eta barneratzen dituzte, gaitasun barik era kritiko batean baloratzeko.

Hori dela eta, hitzaldian, besteak beste, landuko dira Internetaren ezaugarriak eta arrisku faktoreak, sare sozialak eta bideo jokoak haurrengan duten eragina, limiteak ezartzeko estrategiak eta testuinguru digitalean ematen diren egoeretan emozioak era egokian kudeatzea.

Hitzaldi bera euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, abenduaren 2an gaztelaniaz eta abenduaren 3an euskaraz.

Izena ematea azaroaren 30era arte; sakatu hemen.