Gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu Udalak: drogen kontsumoen ingurukoa bata eta osasun emozionalaren ingurukoa bestea

2025/04/11
Card image cap
Maiatzaren 6an eta 20an izango dira hitzaldiak, eta aurrez izena eman beharko da.

Arrasateko Udalak Garaia Osasunerako Sustapena lan taldearekin batera elkarlanean jardun du udalerriko ikastetxeetan substantzien gehiegizko kontsumoei aurre egiten.

Proiektuak “Nerabearen garapen positiboaren eredua” hartzen du erreferentziatzat. Eredu horrek nerabearen ongizatean jartzen du ardatza, baina arreta osasun baldintzetan jarriz eta osasun kontzeptuaren barruan sartuz ongizate pertsonala eta soziala izateko beharrezkoak diren trebetasunak, jokaerak eta gaitasunak.

Dagoeneko, ikasle eta irakasleekin lanketa egin da eta orain gurasoen txanda da. Familiak nerabeengan eragin handia dauka, bertan ezartzen baitira ohiturak, arauak eta trebetasunak. Eta horregatik gonbidatzen ditugu 12-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoak honako bi hitzaldi hauetan  parte hartzera:

 “Droga kontsumoen prebentzioa familiatik”

Eguna: Maiatzak 6, asteartea

Ordua:17:30-19:30

Hizlaria: Garaia, Osasunaren Sustapenerako Teknikaria

Lekua: Euskarazko hitzaldia Kulturateko Areto nagusian / Gaztelerazko hitzaldia Kulturateko Loramendi gelan

 “Osasun emozionala zaintzen” 

Eguna: Maiatzak 20, asteartea

Ordua:17:30-19:30

Hizlaria: Garaia, Osasunaren Sustapenerako Teknikaria

Lekua: Euskarazko hitzaldia Kulturateko Jokin Zaitegi gelan / Gaztelerazko hitzaldia Kulturateko Loramendi gelan

Izen ematea: apirilak 30era arte.